Lisabo, Laboa eta Anari 'Rockdelux'-en zerrendan
Bartzelonan argitaratzen duten Rockdelux aldizkariak 2000tik 2009ra bitartean kaleratutako disko onenen zerrenda egin du azken zenbakian. Espainiako Estatuan hamarkadan kaleratu diren 60 disko onenen artean sartu dituzte Lisaboren Ezlekuak (8), Mikel Laboaren Xoriek 17 (9) eta Anariren Zebra (18). Beste hainbat euskal musikariren diskoak ere ageri dira zerrendan: Single-ren Pio Pio (24), La Buena Vidaren Hallelujah (34), Atom Rhumbaren Backbone Ritmo (42) eta Ibon Errazkinen estreinakoa (53). Nazioarteko diskoei dagokienez, Animal Collective taldearen Merryweather Post Pavillion hautatu dute hamarkadako diskorik onena, eta haren atzetik ageri dira Sufjan Stevensen Illinoise, Outkasten Stankonia, Burialen Untrue eta M.I.A.ren Kala.